Talde, euskal inbertsio enpresa, AIT katalanaren akziodun nagusi egin da

Jon Fernandez.
2018ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Talde Private Equity arrisku kapitaleko euskal konpainiak AIT Acoustic & Insulation Techniques enpresa katalanaren akzioak erosi ditu, eta parte hartze handiena bereganatu. Ez dute ezagutarazi salerosketaren zenbatekoa, baina Taldek azaldu du Ameriketako Estatu Batuetara hedatu nahi duela AIT, zeinak eraikuntzarako eta automoziorako isolamendu akustikorako materialak fabrikatzen baititu.

AITk 60 urteko eskarmentua dauka, eta 30 milioi eurotik gorako fakturazioa. Aurrerantzean Taldek izango du kapitalaren parte hartze handiena, baina AITren bazkide sortzaileek akziodun eta kudeatzaile gisa jarraituko dute. AITk Europara, Ipar Amerikara, Hego Konora eta Asiara esportatzen ditu produktuen %85. Gaur egun, bi produkzio planta ditu Europan: Bartzelonan eta Polonian. Talde akziodun nagusi gisa sartuta, asmoa da AEBetan martxan jartzea hirugarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.