Dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du Jaurlaritzak

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Pegasus softwarearen bidez egindako espioitza politikoko kasuei buruzko dokumentu sekretuak argitaratzea galdegin zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak, ETB1 kateari emandako elkarrizketa batean. Halaber, ziurtatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariaren mugikorrean ez dutela aurkitu espioitzaren «aztarnarik», eta erantsi zuen beste sailburuen gailuak ere ikertzen ari direla.

Aditzera eman zuenez, espioitzaren «kaltetu nagusiak» Kataluniako alderdi independentistak izan direla kontuan hartuta, «susmoa dago, eta arrazoiak daude pentsatzeko presioak egon direla Paz Esteban CNIko burua kargutik kentzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.