Albistea entzun

Anne Erauskin. Bera Berako jokalaria

«Gehiago nahi dugu: txapelketa guztiak irabazten saiatuko gara»

ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Berastegi -

2023ko irailak 2

Imanol Alvarezek zuzentzen duen Super Amara Bera Berak txapelketa guztiak amaierara arte lehiatzeko helburua du denboraldi honetan ere. Anne Erauskin jokalariak (Ermua, Bizkaia, 1998) bigarren denboraldia du taldean, eta taldea «oso motibatuta» ikusten du denboraldi berriari begira.

Zer sentipenekin amaitu du taldeak denboraldiaurrea?

Behetik gora egin dugula esango nuke. Hasieran, agian, gauzak ez genituen oso argi, baina jokatu ditugun azken lagunartekoetan taldea segurtasun eta konfiantza handiarekin ikusi dut, eta sasoi onean ailegatzen gara denboraldi hasierara.

Summer Bag torneoa laugarren aldiz irabazi duzue, eta nazioarteko Leopards kopan ere finalera ailegatu zineten. Konfiantza ematen duten emaitzak dira?

Bai, noski. Garrantzitsuena denboraldiaurrean sentipen onak izatea da, eta hori lortu dugu. Aurreko denboraldiarekin alderatuta taldea ez da asko aldatu, bi jokalari berri baino ez daude, eta hori ere onerako igarri da.

Paula Arcosek, Sara Gilek eta Cristina Poloniok taldea utzi dute, eta Lyndie Tchapchet eta Carmen Arroyo ailegatu dira. Taldea ondo indartu dela uste duzu?

Bi fitxaketak oso azkar eta ongi egokitu dira taldera, eta oso gazteak diren arren, taldeari ekarpen handia egin diezaioketela uste dut. Taldea mantendu dugu, eta hori garrantzitsua da.

Hori horrela, Bera Bera oso antzeko bat ikusiko da denboraldi honetan?

Baietz uste dut. Imanolek [Alvarez entrenatzailea] eman dizkigun argibideak oso zehatzak dira, eta badaki taldeak zertara jokatu behar duen. Taldearen jokatzeko moduaren funtsa ez da aldatuko: defentsari garrantzi handia ematen dion taldea gara, eta hortik aurrera, kontraerasoak gure baliabide nagusietako bat izaten dira.

Txapelketa guztietan amaieraraino lehiatzea eskatzen zaio taldeari urtero.

Bai, anbizio handiko klub batean gaudelako. Iaz denboraldi polita egin genuen, baina aurten gehiago nahi dugu: ahaleginduko gara jokatuko ditugun txapelketa guztiak irabazten, eta Europan multzoen faserako sailkatzea.

Espainiako Kopa eta Superkopa iberiarra etxean jokatuko dituzue. Kopa etxean irabazteko ilusio berezia dago?

Bai, arantza hori badutelako kopako azken fase hura jokatu zutenek. Superkopa iberiarra txapelketa berri bat da, eta titulua irabazten duen lehen taldea izatea ere polita litzateke.

Sola taldearen aurkako Europako kanporaketa ezingo duzue burutik kendu, ezta?

Ez, ezin da. Urte dezente daramatzagu multzoen faserako sailkatzeko helburuarekin, eta esan beharrik ez dago urteko helburu nagusietako bat dela. Imanolek argi dauka kanporaketa hori asko landu behar dela, eta saiatuko gara ahalik eta hobekiena prestatzen. Arreta handia jarriko diogu partida horri.

Granollersen aurka hasiko duzue denboraldia. Nola ikusten duzu lehen partida hori?

Elkar oso ondo ezagutzen dugu. Taldea oso motibatuta ikusten dut, eta, joko aldetik, sentipen onak ditugu. Gure onena ematen badugu, garaipena lortzeko aukera asko ditugu.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean
Chima Moneke Baskoniako jokalaria eta Xavi Rabaseda Bilbo Basketekoa, lehian, Euskal Kopan. Bertan behera geratu zen partida, hezetasunagatik. ©SASKI BASKONIA

Zalantzak eta ziurtasunak

Mikel Reina

Baskoniak eta Bilbo Basketek bihar ekingo diote ACB ligari. Gasteiztarrek Lugon jokatuko dute, Breoganen aurka. Bilbotarrek, berriz, Andorra jasoko dute Miribillan.
Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...