Angel Erro.
JIRA

Aberfan

2020ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Askok The Crown telesailari esker jakin dugu Aberfan herriko ezbeharraren berri. 1966ko lanegun batean mendi baten magalean kokatutako hondakindegia irristatu eta herriaren gainera amildu zen. Hildako parrastada utzi zuen; haietako gehienak, ehundik gora, eskolako haurrak. Kudeaketa txarra ezkutatzen saiatu ziren, orduko gobernua eroraraziko zuten beldur, eta erantzukizunak garbitzeari uzkur agertu ziren agintariak. Baten bati ezaguna eginen zaio, telesaila ikusi ez badu ere. The Crown ikusi duenak, berriz, oraindik konparazio puntu gehiago aurkituko ditu.

Jakina denez, telesail horrek Elizabeth II.aren bizitza kontatzen digu, aski modu ingelesean, dagokion ponpa eta hotsandi guztiarekin, XX. mendearen Historiaren mugarri ia guztietan erregina ingelesak rol nabarmen ala diskretua jokatu izan balu bezala, gertakizun berez arruntei transzendentzia emanez. Hala da Aberfan izeneko atalean ere. Hondakindegiaren erortzea, hildakoak, hondamendia, oinazea sumina agertzen dira, baina gaia beste bat da: zein berandu eta zein enpatia gutxirekin erreakzionatu zuen erregina hotzak. Urkullu Elizabeth moduan irudikatzen hasi naiz, baina horrek eskatu dit konparazioan Charles printzea nor izanen litzatekeen asmatzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.