Angel Erro.
JIRA

Erdigunean

2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Unibertsoaren erdigunea izateko abilidade ptolomeotarra dugu, onerako («unibertsoak konspiratzen du zoriontsua izan zaitezen») edo txarrerako («zergatik txar guztia pasatu behar zait niri?»). Koronabirusaren esperientzia mundialak horretan sakondu du. Ezbehar guztiak gure aurtengo ezbehar handiaren apendizeak baino ez dira («2020ari falta zitzaiona»). Mundu guztiari berdin gertatzeak ez du lagundu irteera globalak bilatzen. «Salba dadila ahal duena»: herrialdeka ikusten dugu, baita jokabide indibidualetan ere. Ez da gaurko kontua. Etorkin eta errefuxiatuen kasuetan ere mendebaldeak sortutako bidegabekeriak gure ardura ez balira bezala jokatu dugu. Baita horrekin kontzientzia hartuta geundenok ere, elkartasuna adierazita, bai, baina gure ezeri uko egin gabe, kanpotik etorritakotzat hartuz, berez guk mundua herrixka bihurtu dugunean, mugak ezabatu.

Moriako kanpalekuaren suak COVID-19-aren aurretiko bidegabekeria ahaztuari argi egin dio. Erdigunera sartzen uzten ez diogun jende multzo horrekin dugun ardura gainetik kendu arren, hor zeuden. Sutatik ihesi orain, baina ezin eskapo egin. Larrialdi egoerak laguntza laburra eskainiko die, laster ahazteko berriz eta unibertsoaren zentroa izaten jarraitzeko guk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.