Angel Erro.
JIRA

Estatistika baino ez

2020ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Beilatokia ez da toki txarra familiaz, belaunaldien joanaz eta historiak gugan utzi aztarnaz gogoetatzeko, soziologia merkea egiteko. Aitak anaia bat galdu du. Sendia bilduta ikustean ohartu naiz noraino diren, noraino garen, bizi garen gizarte eta garaiaren isla. Zazpi anai-arreba ziren; orain sei. Bost gizonezko, bi emakume. Hamaika abizen nafarren jabeak. Haietako hiru Espainiako hegoaldetik etorkin etorritakoekin ezkondu ziren orain berrogei bat urte (Angelines Eduardo extremadurarrarekin; Angel Matilde granadarra zenarekin eta Vicente zena Paqui jaendarrarekin), bakarra hemengo neska batekin (Ignacio Mari Joserekin). Arrebetako bat moja joan zen (Natividad Andre Mariaren Mirabe). Mutilzahar gelditutakoak mende berrian Hego Amerikatik etorritako bi emakumerekin lotu dira (Javier Rosa ekuadortarrarekin, Jesus Natalia dominikarrarekin). Oro har islatzen dituzte Nafarroak bizi izandako etorkin uholde ezberdinen pisua, erlijioarena. Hurrengo belaunaldian (sei lehengusu gara guztira), bi heren gara euskaldunak-edo, bi ikastolan ikasita, bi heldutan, beste bi erdaldun elebakar (euskal izena duten bakarrak). Honi erreparatzen diot pena burutik kentzeko. Ez gara deus, agian estatistika baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.