Gastronomia
Tokiko jakien alde
Larunbatean, Untxiaren eta Sagardoaren Eguna izango dute Gernikan (Bizkaia). Foru plazan, Bizkaiko untxi eta sagardo dastaketa egingo da. Gainera, larunbatero bezala, Gernikako baserritarrek barazkiak eta frutak jarriko dituzte salgai. Herriko eskulangileak ere izango dira plazan: eskulanak erakutsi eta salduko dituzte.
Untxiaren eta Sagardoaren Eguna
Irailaren 3an, Gernikako Foru plazan (Bizkaia).
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.