HILBERRIA. Toto Riina

Siziliako mafiako buruen burua

EFE.
Iosu Alberdi.
2017ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Salvatore Toto Riina (Italia, 1933)Cosa Nostra Siziliako mafiako buru ohia hil zen atzo, Parmako ospitalean, 87 urte zituela. Mafiako buruen buru izan zenak bere azken bost egunak koman igaro zituen, minbiziaren eraginez.

La Belva (Basapiztia) preso zegoen, 1993tik. Italiako justiziak 26 aldiz ezarri dio bizi guztiko kartzela zigorra, eta zigorra betetzen ari zela hil da. Ehunka hilketa egin eta agindu izana leporatzen dizkiote Riinari, tartean Giovanni Falcone eta Paolo Borselino epaileenak, 1992an. Ikertzaileen arabera, Riinak Siziliako mafiaren buru izan zen kartzelan egonda ere, bakartze erregimen gogorrenean egon arren.

Italiako mafiaren urte gogorrenetako protagonista nagusietako bat izan zen Riina, eta inoiz ez da horretaz damutu. Epaiketa bakar batean ere ez zuen legez kanpoko negozioen edo hilketen inguruko informaziorik eman. Azkenekoz, 1990eko hamarkadako Italiako Gobernuaren eta mafiaren arteko negoziazioen inguruko epaiketan deklaratu zuen, baina hor ere ez zuen ezer argitu.

Azkenera arte jarraitu zuen mafiari lotuta. Ospitaleratu aurretik, espetxeko kamerek grabatu zuten beste preso batekin hizketan, Palermoko fiskal Antonino Di Matteo mehatxatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.