Raul Garcia: «Ez genuen dakigun bezala jokatu»

2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Kopako finalaren oihartzunak itzali ezbadira ere, elkarren kontrako beste partida bat jokatuko dute bihar Realak eta Athleticek: Espainiako Ligakoa.

Bai haren, baita larunbatekoaren inguruan mintzatu zen atzo Raul Garcia Athleticeko jokalaria. Haren esanetan, zuri-gorriek ez zuten asmatu ahal bezain ongien jokatzen Cartujan: «Ez genuen jokatu, egiten dakigun moduan».

Dena den, nafarrak nahiago izan zuen bihar Anoetan jokatuko duten partidari heldu. Azaldu zuenez, «prest» dira Marcelino Garcia Toralen jokalariak: «Talde honengan konfiantza osoa dut oraindik ere, askotan erakutsi baitit konfiantza izan dezakedala. Asteazken honetan beste partida bat dugu, eta deskonektatu eta txipa aldatu behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.