APUNTEA

Txernobylgo koru triste bat

2015eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Kazetaria eta idazlea

Ander Izagirrek 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua plazaratu zuen 2014an (Gaumin).Svetlana Aleksievitx Nobel saridunaren Voces de Chernobyl irakurri zuen liburu hura prestatzeko. Txernobylera egindako bidaian irakurri zuen.

Txernobylera bidaia prestatzen ari nintzela, Alberto Moyano kazetariak eman zidan Voces de Chernobyl liburuaren berri. Abioian eta Ukrainan irakurri nuen, txundituta, hunkituta. Aleksievitxek dozenaka monologo biltzen ditu liburuan, katastrofea jasan zuten pertsonek egindako kontakizunak. Erreportari lan itzela dago liburuaren atzean: denbora asko jendea eta herriak bisitazen, orduak eta orduak istorioak entzuten. Eta, ondoren, asko estimatzen dut istorio horiek nola papereratu zituen: Aleksievitxek ohar batzuk idazten ditu liburuaren hasieran, baina gero desagertu egiten da erabat. Biktimen monologo hutsak ageri dira. Maisuki jasota daude: oso hizkera sinplearekin istorio latzak agertzen dira. Ez dute apaingarririk, adjektiborik, epairik behar. Ez dute kazetariaren presentziarik behar. Istorio gordinak oso gogorrak dira bere horretan, istorio latzak, tristeak, eta askotan oso poetikoak, Txernobyl inguruko biztanleek euren bizitzak nola amildu ziren kontatzeko oso pasadizo eta detaile indartsuak kontatzen dituzte. Aleksievitxek solasaldi horiek antolatzen ditu, detailerik onenak aukeratzen ditu, montaje lan pixka bat egiten du, baina bera apartatu egiten da. Txernobylgo koru triste bat da liburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.