Arte Radiok ETAri buruzko dokumental saio bat estreinatuko du

Frantziako Arte Radio irratiak ETAri buruzko Comment finir une guerre? dokumental saioa estreinatuko du bihar. Zortzi atal izango dira, bakoitza 24 minutukoa. Myriam Prevost kazetariak egindako dokumental bat da, eta Anna Buyk ekoitzi du. «Programa Euskal Herriko borroka armatuaren amaieran murgiltzen da», iragarri du Arte Radiok.
Irratiaren Twitterreko kontuan aurrerapen labur bat igo dute. Bertan, ETAren hainbat negoziaziotan parte hartu zuen gizon baten ahotsa entzuten da —Josu Urrutikoetxearena da—. Elkarrizketan zera aipatzen du: «Egia da erraza dela prozesu armatu bat hastea; bueno, «erraza» komatxoen artean. Baina oso zaila da amaitzea, zeren eta espiral horrek abiadura hartzen du». Jenofa Berhokorigoin kazetariaren laguntzarekin ekin zion Prevostek dokumentala egiteari.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.