Pentsiodunak, manifestazioaren aurreko aldean

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pentsiodunak izango dira buruan bihar, greba orokor egunean, Bilbon egingo den manifestazio nagusian. Pankartan greba deitu duten kolektiboetako kideak joango dira, eta, haien atzean, pentsiodunak, manifestazioaren aurreko blokean. Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Jesusen Bihotzetik irtengo den zutabean biltzera deitu ditu pentsiodunak. Adar hori 11:45ean aterako da, eta Moyua plazan egingo du bat besteekin. Mobilizazioaren berri emateko agerraldian, mugimendua ez dagoela «hautsita» nabarmendu zuten, eta erabaki guztiak bozketa bidez hartu dituztela—%77,8 agertu ziren grebaren alde—. Era berean, grebaren aurkako pentsiodunei deia egin zieten: «Bihartik aurrera mobilizatzen jarraitu beharko dugu, eta, ahal bada, bat eginda».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.