Trilogia zineman ikusteko aukera izango da gaur
Back to The Future saileko hiru filmak munduko hainbat zinema aretotan emango dituzte gaur. Euskal Herrian ere izango da modurik pelikulak pantaila handian ikusteko —jatorrizko bertsioan, azpidatziekin—: Errenteriako Niessenen (Gipuzkoa), Usurbilgo Urbilen (Gipuzkoa), Barakaldoko Max Ocion (Bizkaia) eta Vianako Las Cañasen (Nafarroa). Hiru filmak jarraian emango dituzte, 18:00etan hasita.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.