Gipuzkoako garbitzaileen protesta, soldata arrakala salatzeko

Gipuzkoako garbikuntzako sektoreko langileak protesta egiten, atzo. GORKA RUBIO / FOKU.
2019ko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Genero arrazoiak tarteko emakumeek pairatzen duten soldata arrakalari buruzko jardunaldiak antolatu zituen Eusko Jaurlaritzak atzo, Donostiako Miramar jauregian. Han izan ziren protesta egiten Gipuzkoako garbikuntzako beharginak, Soldata arrakala zikina da garbikuntzan lelopean. %28ko soldata arrakalak eragiten diela esan zuten, «eta egoera hori konpontzeko patronalak ez duela inolako interesik» ere bai. ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuen ustez, jardunaldi horiek antolatzea «propaganda hutsa da, ez baitago egoera hori konpontzeko inolako borondaterik, ez patronalaren aldetik, ezta instituzioen aldetik ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.