2009

Trilioiak poltsikoan

2014ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Bazirela bai, baina inork non zeuden ez omen zekielako jarri zitzaien binladen ezizena 500 euroko billeteei. Baina kontuz, gauza bat delako billeteak duen azaleko balioa, eta beste bat, oso ezberdina, benetan balio duena. Alegia, billete horrekin benetan zenbat produktu erostea den posible. Muturreko kasuak hiperinflazioari lotuta daude. Errekor tristea Zimbabwek du. 2009. urteko urtarrilean 100 trilioi dolar zimbabwetarreko billeteak jaulki zituen —euskaraz, ingelesezko trillion bilioi bat da, milioi bat milioi—. Benetako erosahalmena? Garai hartako hamabost euro inguru. Alemaniako Weimar errepublikan ere bilioi bateko billetea jaulki zuten, 1923ko azaroan. Baina zein da inoizko baliorik handiena izan duen billetea? Bada, 1934an AEBek jaulki zuten 100.000 dolarreko billetea, Woodrow Wilsonen aurpegiarekin, urre gordailuekin sostengatuta. Kopuru hori txiki utz zezakeen ideia moderno batek. AEBetako amildegi fiskala saihesteko asmoz, ekonomialari batzuk trilioi bat dolarreko platinozko txanpon bat sortzea proposatu zioten Barack Obama presidenteari. Ez zen halakorik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.