Ferguson: «Finalera iristea merezi du Athleticek»

Manchester Unitedeko entrenatzaileak aitortu du «gozamena» dela talde zuri-gorria jokatzen ikustea

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Aitzakiarik ez. Alex Fergusonek hasieratik onartu zuen Athleticek «merezita» egin duela aurrera. Are gehiago, talde zuri-gorriak finalera iristea «merezi» duela azpimarratu zuen. «Oso aukera ona du oso urruti iristeko. Merezi dute finalean egotea, eta onena opa diet. Esfortzuari gorazarre egin diote. Gozamena da Athletic jokatzen ikustea».

Fergusonen arabera, Ingalaterrako talde batek ezin du jaso Llorentek sartutakoaren gisako gol bat. Hor egon zen gakoa. «Ordu arte partida parekatua izaten ari zen, baina bigarren zatian guk baino hobeto jokatu dute, eta guk baino gehiago izan dute baloia. Bigarren gola jaso ostean, gehiago ez jasotzeko jokatu dugu. Ezin izan dugu egin gehiago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.