Kostaldearen esentzia barnealdean

Kostaldea urrun dutenek hainbat alternatiba dituzte Euskal Herrian. Barnealdean nonahi daude putzuak eta urtegiak

Senpereko lakua. ISABELLE MIQUELESTORENA.
2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
URIBARRI GANBOAKO URTEGIA

Arabako lautadaren bihotza

Zuhaitzeketa landareek inguratzen dute Arabako lautadako altxorra: UribarriGanboa urtegia. Gasteiz eta Arrasate artean dago, eta landare etaanimalia espezie askoren bizilekua da, klimagatik. Gizakientzat ere osoerakargarria da. Eguraldi ona egiten duenean, bete egiten dira urtegikohondartzak, Landa eta Garaiokoak. Bainurako eremu prestatuak daude:sorospen zerbitzua dago 12:00etatik 20:00 arte. Bisitariek denetarikaurki dezakete: komunak, aparkalekuak, tabernak... Kirola gustukodutenek ere hamaika aukera dituzte: uretako ekintzak antolatzen dituenenpresa bat dago, baita lakuari bira egiten dion bide berdea ere: oinezedo bizikletaz egin daiteke.

Urtegiak uharte nagusi bat du,Zuhatza. Euskal Herriko hainbat txokotako haurrak biltzen dira bertanudalekuetan. Beste hainbat uharte ere baditu Uribarri Ganboak; landareeta animalia espezie ugari bizi dira horietan. Lakua ezaguna da hegaztianiztasunagatik: murgil handia (itsas belea) da Uribarri Ganboakoirudia. Hegaztiak ikusteko begiralekua urtegian bertan dago,Mendixurrako parke ornitologikoan.

Gasteiztarrak, bizkaitarraketa gipuzkoarrak joaten dira gehien lakura. Hala ere, Uribarri Ganboakizaten ditu beste hainbat tokitako bisitariak ere. Uda garaian beteegiten dira laku ondoko hondartzak: 2.000 pertsonatik gora bildudaitezke egun sargori batean.

LEURTZAKO URTEGIAK

Ostartea Nafarroako basoan

Mendiartean dagoen basobatek ezkutatzen ditu Leurtzako urtegiak. Nafarroaiparraldeko bi herriren lurretan daude lakuak: Urrotz etaBeintza-Labaien.

Leurtza baso inguruak biltzen du; bisitatzendutenek lakuen ondoko berdeguneetan etzateko aukera izango dute.Egun-pasa egiteko leku aparta da: uretan bainatzeaz gain, aukera dagohamaika ekintza egiteko. Kirolzaleek txangoak egin ditzakete urtegieninguruko ibilbideetan. Otorduak prestatzeko, bestalde, parrilak, mahaiaketa eserlekuak daude. Uda garaian, bisitari asko biltzen dira urtegieninguruan: Leurtzak xarma berezia du.

Urtegietara autoz iritsdaiteke, eta bertan aparkatu. Ordaindu egin behar da aparkalekuaerabiltzeko, 10:00etatik 19:00etara. Neguan pista itxi egiten dute.Oinez ere irits daiteke bertara: Urrotz eta Leurtza elkartzen dituenbide bat dago.

ESPEJOKO IBAI IGERILEKUAK

Omecillo ibaiko paradisua

Berohandia egiten duenean, ohikoa da itsasora joatea. Arabako lurretankostarik ez dagoen arren, hainbat barnealdeko hondartza daude. Espejon,ibaia igerileku bihurtzen dute urtero. Bertan biltzen direnek ibaianpresa bat jarri eta uda garaian freskatzeko aukera izaten dute.

Berdeguneakdaude Espejoko ibai igerilekuen inguruan. Bazkaldu nahi dutenek mahaiaketa aulkiak dituzte. Taberna bat ere badago ibaitik gertu: han biltzendira Espejoko bizilagunak. Herritarrak ez ezik, kanpokoak diren bisitariasko joaten dira Omecillo ibaiko uretan freskatzera; batez ere, MirandaEbrokoak.

Ibai igerilekua txikia da: ez ditu 30 metro bainogehiago. Ingurua, bestalde, oso ederra da. Ezaugarri horrek erakartzenditu kanpoko bisitariak. Autoz irits daiteke Espejotik ibaiigerilekuetara. Aparkalekua ere badago, ibaitik gertu dagoenaterpetxearen ondoan.

BETELUKO IBAI IGERILEKUAK

Mendiko ura beroaren aurka

Aralarko malloen babesean dago Beteluko (Nafarroa) ibai igerilekua. Menditik zuzenean dator Araxes ibaiko ur hotza.

Zuhaitzeta landareek inguratzen dute putzua. Bi berdegune nagusi ditu, batibaiaren alde bakoitzean. Bertan biltzen dira herritarrak eta bisitariakbainua hartu ostean. Berdeguneak lotzeko, udalak egurrezko igarobideajartzen du udan; baita haurrek jolasteko bi txirrista eta komun mugikorbat ere.

Beroa egiten duenean, berdeguneak jendez betetzen dira.Bertan biltzen diren gehienak Betelukoak eta inguruko herrietakoakdira, baina kanpoko bisitariek ere gustuko dituzte Beteluko ibaiigerilekuak; gehienbat Gipuzkoa aldekoek.

Azpiegitura sinplea duBeteluko ibai igerilekuak: udalak presa bat eraikitzen du urtero SanJoan inguruan. Udazkena iritsi eta eguraldia goibeltzen denean, presakentzen dute.

Putzua txikia da: 50-60 metro inguru ditu, etagunerik sakonenetan ez du neurtzen 1,60 metro baino gehiago. Tamainazhandia ez den arren, ingurune eder batek biltzen du ibai igerilekua.

Ibaikoputzua gertu dago Betelutik: 200 metro besterik ez dira egin beharoinez bertara iristeko. Herrian autoa aparkatzeko guneak daude.

SENPEREKO LAKUA

Itsasorik ez duen hondartza

Lapurdin,bertatik bertara dituzte itsasoa eta lakuak. Senperen dago EuskalHerriko lakurik ospetsuenetako bat: urtero izaten da bertan HerriUrrats.

Senpereko lakua, hondartza batek inguratzen du ia osorik.Bertan igarotzen dute eguna familiek. Uretan hainbat ekintza egindaitezke: piraguismoa, arraun surfa eta pedalontzian ibili, besteakbeste. Koltxonetak jartzen dituzte haurrentzat.

Uretatik kanpo ere hamaika aukera dituzte bertan biltzen direnek, tirolinaeta paint ball-aesaterako. Gainera, pottoka batzuk daude, haurrak gainean ibiltzeko. Lakuari oinez, korrika edo bizikletan bira emateko aukera ere badago.Hiru sorosle izaten dira Senperen ekainaren 30etik irailaren 2 arte.Uretako ekintzak 11:00etan hasi eta 19:00etan amaitzen dira. Sorosleekere tarte horretan ematen dute zerbitzua.

Bestalde, piknikaegiteko eremu bat dago, mahai eta aulkiekin. Horrez gain, hiruzpalaujatetxe daude Senpereko lakuaren inguruan. Eremua uda garairakoprestatzen dute gehienbat. Eguzkiak indar handiena duen egunetan familiaasko biltzen dira Senpereko lakuaren inguruan.

Lakuaherrigunetik bi kilometrora besterik ez dago. Autoz irits daitekebertara, eta urtegiko aparkalekua erabili. Orduko euro bat ordaindubehar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.