'La casa de papel' telesaila Netflixeko lehen tokian da AEBetan

Daliren maskara biral egin da. NETFLIX.
urtzi urkizu
2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Netflixen ikusle gehien duten edukien zerrendako lehen tokian jarri da AEBetan La casa de papel telesailaren azkeneko denboraldia —ostiralean estreinatu zituzten azken atalak—. Lider da Espainian, Kanadan eta beste herrialde batzuetan ere.

Bosgarren denboraldiaren lehen atal sorta irailean estreinatu zuten, eta orain jarri dituzte zerbitzuan azken-azkenak, istorioari amaiera ematen diotenak. Iragarri dutenez, Berlin pertsonaiaren gaineko spin-off bat egingo dute 2023rako.

Alex Pina (Iruñea, 1967) da fikzioaren sortzaile eta ekoizlea. Eta azken ataletan, Ahikar Azkona aktoreak Pamplona gisa izendatzen du bere burua —lapur taldean guztiek baitute hiri baten ezizena—. Lisboa da, esate baterako, Itziar Ituño. Ramon Agirre eta Najwa Nimri aktore protagonisten artean daude. Eta rol txiki batean azaldu da Iñigo Aranbarri. Pasaiako portua ere ageri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.