Meta konpainiak 11.000 langile kaleratuko ditu

2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Facebook, Instagram eta Whatsapp plataformen jabea da Meta, eta 87.000 langile ditu orain, baina horietako 11.000 kanporatuko ditu —langileen %13—. Mark ZuckerbergMetako presidenteak argudiatu duenez, konpainiak langile asko kontratatu zituen izurrian kalkulaturiko handitzean oinarrituta. Izan ere, jende askok sare sozialetara jo zuen konfinamenduetan, aurrez aurreko harremanak galarazita zeudenean, eta horrek asko handitu zituen diru sarrerak. «Jende askok esan zuen azelerazioa etengabea izango zela», esan du Zuckerbergek, eta uste horretan oinarrituta erabaki zuen inbertsioak asko handitzea. Diru sarrerak espero baino askoz txikiagoak izan dira, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.