Kritikak Espainiako ikus- entzunezkoen legeari

Ainhoa Larretxea Agirre.
2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Kataluniako El periodico kazetak zabaldu duenez, Espainiako ikus-entzunezkoen lege proiektuak euskara, katalana eta galegoa baztertuko ditu. Egunkari horrek jakin duenez, Espainiako Gobernuak ez ditu aintzat hartu Euskalgintzaren Kontseiluak, Topaguneak, Hekimenek, Tokikomek, Pantailak Euskaraz taldeak, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (CAC) eta beste hainbat eragilek egindako ekarpenak. Euskalgintzak hizkuntzen erabilerari buruzko artikulu guztietan kuota jakin batzuk ezartzeko eskatu zuen lege proiektuari egindako alegazioetan. Kazetak zabaldu duenez, ordea, lege aurre-proiektuaren testuan irakurri daitekeenez, Netflix, HBO eta Amazon Primeren moduko bideo plataformetan, Europako lanen kasuan, aurreikusitako kuotaren %50 gutxienez izan beharko da «Espainiako Estatuko hizkuntza ofizialean, edo erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean», eta, beraz, ez da kopuru jakinik aurreikusten gutxitutako hizkuntza bakoitzean.

Eusko Jaurlaritzak hizkuntza guztientzat baldintza berak ezartzeko eskatu du. EH Bilduk, ERC eta PDeCATek, bestalde, nabarmendu dute ez dutela lege aurreproiektua babestuko hizkuntza guztiak maila berean jartzen ez baditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.