Noiz sortua: 2019-10-01 00:30:00

IRITZIA

Moketan galdu du

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko urriak 1
Txirrindularitza asfalto gaineko kirola da. Kilometroak egiten dituzte txirrindulariek galipotaren gainean. Garrantzitsua da errepidean ongi aritzea, garaipenik gabe zaila baita egitasmoak bizirik mantentzea. Askotan, baina, garrantzitsuagoa da metro koadro gutxiko bulegoetan abila izatea, eta pisu handiagoa du moketa gaineko jardunak asfaltokoak baino. Hori da Euskadi-Muriasen historia, eta porrota.

Jon Odriozolak duela bost urte jarri zuen abian bere ametsa, Euskaltel-Euskadik zaleengan utzitako nostalgiak hauspotuta. Babes morala, baina, ez da nahikoa erregai. Kirol profesionalean dirua behar da. Murias eraikuntza etxeak eman zion lehen bultzada, eta taldeko burua sinetsita zegoen emaitza onak lortuz gero proiektuak bizirik iraungo zuela. Elastikoan bigarren izen bat jartzeko ahaleginek, baina, ez dute fruiturik eman.

Odriozola gora eta behera ibili da Euskal Herrian, igogailuak bezala, ate guztiak joz: talde kooperatiboenak, atzerriko taldeetan dirua jarrita zuten enpresenak, Euskadi Fundazioarena... Erakunde publikoetara ere bidali zuen larrialdi deia. Azken urteetan itzuli handiak erakarri dituzte, eta iraganean erraztu izan dute kontratu publiko handidun enpresek kirol egitasmoak babestea. Baina ahalegin antzuak izan dira. Taldeak ez du lortu mekanismo horiek aktibatzerik. Emaitza onak ez dira aski, eta Euskadi-Murias gosez hilko da, bere buruari zer gehiago egin behar zuen galdezka, eta norbaitek etengabe zangotrabatu duen susmoarekin.

Euskadi Fundazioak hartuko du haren tokia 2020ko Itzulian, Vueltan, eta zaleen bihotzean. Ahaztuko al dute? Espero ezetz. Ez da egongo harrobi talderik gabeko impasse urterik. Zorte ona opa behar zaio. Asfalto gainean eta moketan. Orbeak apustu handia egingo duela dirudi; oinarri sendoa da. Euskadi-Muriasek izan ez duena.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Berria

Mario Centeno presidenteak jakinarazi duenez, bihar jarrituko dute negoziatzen. Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko neurrien gaineko kontrola da oztopo nagusia.

Balkoitik bizilagunari begira. Txakurra paseatzera atera du auzokideak. ©CABALAR / EFE

Itxialdi garaiko inkisizioa

Ion Orzaiz

Osasun langileei eskainitako txaloez gain, beste jokabide batzuk ere azaleratu ditu konfinamenduak: besteak beste, bizikletan doazenei kargu hartzea, Poliziaren gehiegikeriak txalotzea edota, motiboak jakin gabe, paseoan dabiltzanak salatzea.

Herritarrak Shanghaiko parke batean. Txinan, aisialdi gune gehienak itxita daude oraindik ere. ©ZIGOR ALDAMA

Wuhanen gaur amaitu dute urtarrilean hasitako berrogeialdia

Zigor Aldama

Wuhanen gaur amaitu dute urtarrilean hasitako berrogeialdia. Azken egunetan ez da hildakorik izan hirian. Txinan eskariak nabarmen murriztu zaizkie osasun alorrean lan egiten ez duten enpresei

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna