NEURRI BERRIAK

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Nepalgo Gobernuak 59 orriko txosten bat osatu du zenbait aditurekin, Everesteko gailurrera igo nahi duten mendizaleei eta bidaiak prestatzen dituzten agentziei ezarri nahi dizkien neurri guztiekin. Zehaztutako neurriekin, gailurrera igotzen den jende kopurua txikitu eta hildakoak gutxitu nahi dituzte. Segurtasuna hobetu eta kontrola handitu nahi dute. Hauek dira ezarri nahi dituzten neurrietako batzuk:

6.500 metroko gailur batera igotzea: Gailurrera igo nahi duten mendizaleek Nepalgo 6.500 metroko beste mendi batera igo beharko dute Everestera igo aurretik.

Medikuaren ziurtagiria: Ez dute zehaztu zehatz zer baldintza bete beharko diren, baina medikuaren azterketa fisiko eta psikologikoaren agiria aurkeztu beharko dute mendizaleek.

Mendizale bakoitzeko xerpa bat: Xerpa bat eraman beharko du alboan Everestera igo nahi duen mendizale bakoitzak.

Hiru urteko esperientzia agentzientzako: Everesterako espedizioak antolatzen dituzten bidaia agentziei gutxienez hiru urteko esperientzia eskatuko zaie.

31.500 euroko minimoa: Everesterako bidaiak antolatzen dituzten enpresek 31.500 euro kobratuko dituzte pertsonako. Prezio apaleko agentziak amaitu nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.