mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Ziurgabetasun giroa

2022ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Hendaiako hondartzan arrain espezie batek dozenaka laguni ausiki egin die. Eragin dituzten zauriak arinak direla jakinarazi dute sorospen zerbitzuek, baina zientzialari batzuk hasi dira aztertzen ea arrain mota hori Hendaiako kostan agertu izanak loturarik ote duen itsasoaren berotzearekin. Eurasiaren bertze muturrean, Txinaren ekialdean, 35 pertsona birus ezezagun batekin kutsatu direla jakinarazi du zientzialari talde batek. Bukatua ez dagoen azken pandemiaren hasiera gogora ekarri du horrek ezinbertzean. Eta handik hurbil, Taiwanek ariketa militarrak hasi ditu, Txinak bereak luzatzea erabaki berritan.

Klima aldatzen eta animaliak erasokor, birusak eta izurriteak, eta gerra. Apokalipsiaren liburuko pasarteren baten egokitzapena izan zitekeen, edo telebista kate pribatuek asteburuko bazkalondoetan programatu ohi dituzten telefilmeren baten gidoi bat.

Giro aitzinapokaliptiko bat irudikatzen duten mezuak azkartzen ari dira udan: potentzien arteko tentsio militarra handitzea, inflazioa eta bizimoduaren garestitzea, goseteen arriskua, erregaien krisia, klima hondamendiak eta negua udazkenera aitzinatuko omen duen krisialdi ekonomiko baten inguruko aurreikuspenak. Ziurgabetasun giroa larritzen ari da, eta ziurgabetasuna arrantzarako putzu ona izan ohi da erreakzioaren profetentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.