Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bilesen ausardia

2021eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Jordin Wieber gimnastak uste zuen Olinpiar Jokoetarako prestatzea izango zela gogorrena lehiaketarako hautatu zutenean, baina ez zen hori izan, Larry Nassarren epaiketan deklaratu zuenez: «Gauzarik zailena da Larry Nassarren biktima bat naizela barneratzea». Mediku olinpikoakbehatzak bajinan sartzea eta halako «metodo bereziak» erabiltzen zituen nesken giharretako tentsioa arintzeko.

Simone Bilesek, salatzera ausartu zenean, esan zuen ez zekitela metodo haiek sexu abusuak zirenik ere. 15 urtetik beherakoak ziren Nassarren biktima asko, adingabeak ia gehienak; 330 baino gehiago, Olinpiar Jokoetako AEBen Batzordeak abusuak ezkutatu zituen-eta 20 urtez; are gehiago, haren kontsultetara derrigortuta zeuden. FBIren ikerketa ere «penagarria» izan zen, AEBetako Justizia Departamentuak duela aste pare bat argitaratu duen txostenaren arabera: denbora luzea igaro zen lehen salaketak aintzat hartzerako;sufrimendu asko eragotz zitekeen, akats eta utzikeria larriak egon izan ez balira.

Bilesen ausardiak balioko du goi mailako kirolarien presio mental eta sozial jasanezina azaleratzeko. Hori izan da ikasgaia, baina balioko al du ausardia horrek abusuak sistematikoki estaltzen dituen egitura agerian uzteko? Biktimek salatutakoari eutsiz, Nassar icebergaren punta besterik ez baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.