martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Delitu ofizialak

2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Delitu ofizial deitu beharko liokete gaur egun sekretu ofizial esaten zaionari, azken urteotan maizegi erabili den eufemismoari darion zurikeria baztertuta, edo estatu delitu, baina ez sekretu ofizial.

Nagusiki, bi ekintza mota ezkutatzen dituzte estatuek, ez gobernuek, sekretu ofizialen kutxetan: batetik, poliziek, militarrek eta zerbitzu sekretuek herrialdean bertan edo atzerrian egindako delituak, eta, bestetik, delitua izan gabe, edo delitu izatetik oso gertu dauden ekintzak ezkutatzea, bereziki harreman diplomatikoekin lotura daukatenak: entzuketak beste estatuburuei, interes ekonomiko batzuei mesede eta beste batzuei kalte, estatuen arteko aliantza lotsagarriak...

Bere buruari «Espainiak inoiz eduki duen gobernurik aurrerakoiena» deitzen dion gobernuak 50 urtez eduki nahi ditu ezkutuan delitu horiek. Zergatik horrenbeste urte? Delituak egiten dituztenak eta, batik bat, jasan dituztenak hilda egongo direlako horiek ezagutarazteko aukera dagoenean. Eztabaidagarria da sekretu ofizialek egon beharko luketen edo ez, baina ez da onargarria horrenbeste urtez gordeta edukitzea. Zigor Kodean, delitu baten berri eduki eta delitua argitzen lagun dezakeen informazioa ezkutatzen duenak kolaboratzailearen ardura hartzen du, kargu publikoa bada.

Ez da onargarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.