Irudia. AEB

Fiskal bereziak esan du ez zuela Trump errugabetu

SHAWN THEW / EFE.
2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
«Presidentea errugabetu al zenuen?», galdetu zion Jerrold Nadler AEBetako Ordezkarien Ganberako Batzorde Judizialeko buruak Robert Mueller fiskal bereziari, atzo. «Ez», erantzun zion Muellerrek. Errusiak ustez AEBetako hauteskundeen 2016ko kanpainan Donald Trumpen alde egindako esku hartzea ikertu du Muellerrek, eta martxoan aurkeztu zituen ondorioei buruzko azalpenak eman zituen Kongresuan. Ez duela presidentea auzipetzeko ahalmenik adierazi zuen berriro ere, baina esan zuen frogarik balego Trumpek kargua utzi ondoren auzipetu litekeela hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.