mikel p ansa
HIZPIDEAK

Helioa airean

2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Politika eta kirola (futbola) ez dira nahastu behar, eta biktimak ez dira erabili behar politika egiteko: horra bi esaldi, heliozko globoak bezala puztuak, eta heliozko globoak bezala hustuak. PPko presidente izateko kanpaina Ermuan hasi zuen Pablo Casadok, ekainaren 24an. ETAren biktimen elkarte asko alde jarri zaizkio; presoen eta haien senideen aurkako diskurtsoarekin eroso dago Casado, eta aurrea hartzen ari zaio Soraya Saenz de Santamariari. Horregatik, Casadoren lehiakideak ere biktimen karta jokatu zuen atzo: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPk Saenz de Santamaria soilik gonbidatu zuen Blancori atzo eguerdian Ermuan egin zioten ekitaldira. Gonbidatze soil horrek erakusten du EAEko PPren kartak zeintzuk diren PPren presidentea aukeratzeko jokoan. Saenz de Santamariari oholtza bat eman diote, erakuts dezan Casado bezain gertu dagoela biktimengandik, eta Casado bezain gogorra izan daitekeela euskal presoekin.

Hilketa bat oroitu eta salatzeko ekitaldi bat zen, ustez. Heliozko globoak husteko erabili zuen zenbaitek. PPren barruan ere ez ditu kritika gutxi eragin. Ikusteko dago azkenean Saenz de Santamariak berak ez ote duen irentsiko helioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.