Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Duintasuna

2018ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Huerta de Peralta Azkoiengo enpresako langile gehienakgreba mugagabean dira atzotik. LAB sindikatuko ordezkari izateagatik edo haiei laguntzeagatik kaleratu dituzten langileak itzultzea eskatzen ari dira. Iazko irailean, batzea erabaki zuten langileok, baldintza jasanezinak zituztelako, eta, langile batzordea osatzeko bozketan, LABen izenean aurkeztutakoek lortu zituzten bederatzi ordezkarietatik sei. Harrezkero, hainbat hobekuntza izan dituzte enpresan, baina erresistentzia horren ondorioz presioa jasaten ari dira, kaleratzeen bidez langileak banatzea baita asmoa.

Aurrera egiteko gogotsu dira langileak, ordea, langile batzordeko presidente El Houssine Yagoubik denen izenean argi esan duenez: «Ez dugu atzera egingo, ez baitugu ezer galtzeko». Bai, berriz, irabazteko.

Are gehiago, beren protestaren bidez, Erriberako landa lanetan ari diren migratzaile guztien lan baldintzetan eragin nahi dute, errespetuzko tratu duina lortzeko; izan ere, denen egoera ez da Azkoiengo enpresakoena bezalakoa, lursail txikiagoetan aritzen baitira. Ez dute antolatzeko aukerarik ere; maiz, ez dituzte ezagutzen euren eskubideak, eta hizkuntza ez jakiteak ere babesik gabe uzten ditu, isilean eta ikusezin. Baina Azkoiengo langileon bozgorailua dute orain, eta haien duintasuna, egoera ezagutaraziz nor direla erakusteko esperantza izpi bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.