Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Klima larrialdia

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Zor ekologikoa du munduak. Uztailaren 29an agortu zen Lurrak urte osorako zuen aurrekontua, aurtengo baliabide naturalak agortu egin baitira, gero eta kontsumo suntsitzaileagoa dela eta. Hori erakusten du Global Footprint Network erakundeak egindako urteroko ikerketak. Hemendik aurrerako kontsumoa etenik gabe haziz doan zor ekologiko baten kontura izango da, urte amaierarako ia bi planeta ustiatzeraino (1,75). AEBek bost planeta beharko lituzkete, eta Euskal Herriak, hiru. Baina planeta bakar bat dago, etaaurreikusi ez dituzten edota ikusi nahi ez diren eraginak nabariak dira jada.

«Klima larrialdia» izendatu du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak, munduko beste agintari askok egin bezala, eta «alarmismo inkontzienterik gabe», politika publiko guztietan klima aldaketak beharrezkoa duen premiazko erantzuna iragarri du, beranduenez 2050erako hutsean uzteko kutsatzen den emisioen emaitza.

Baina, 2050ean ez, gaur bertan hasiko da beroz urtzen Groenlandia, eta datozen bost egunetan 2050era arte aurreikusi ez ziren neurrietara igoko da itsasoaren maila, joan den astean Europako merkurioak hautsi zituen haize afrikar beraren ondorioz. Kontsumoan oinarritzen den bizimoduaren gaineko neurriak alferrikakoak izango dira, eredua bera aldatzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.