Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Azkenean, derrigor

2020ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Gaurtik aurrera, maskara erabili beharko da derrigorrean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta, bihartik aurrera, Nafarroan. Iparraldean oraindik ez dute derrigortasunik ezarri. Iritsi da inork nahi ez baina, aldi berean, azken egunetan hain gertu ikusten zena. Konfinamendua arintzen hasi zenean, gaitzaren zabalpena ia kontrolpean zegoen, eta gero agerraldi bakan batzuk izan genituen, baina, azken aste parean, osasun agintariak agerraldi gehiagoren berri ematen ari dira egunez egun. Agerraldi kontrolatuak ziren lehen, baina denbora gutxian kutsatze komunitarioak detektatzeko eta PCR proba masiboak egiteko karpak jarri dituzte —karpa horiek udako paisaiaren parte bilakatuko direla dirudi—.

Egun batetik besterako datuek ezer gutxi adierazten dute, joerak baitira garrantzitsuak gaitzaren bilakaeraren argazkia egiteko garaian, baina azken orduetako datuak kezka iturri dira: herenegun 33 positibo izan ziren Hegoaldean, eta 80 izan ziren atzo.

Bestalde, orain arte maskararen erabilera bi metroko tartea gordetzea ezinezkoa zenean aholkatzen zen; baina askok derrigorrezkoa zenean baino ez dugu jantzi —saltokiren batean sartzeko, adibidez—, beste askotan tartea errespetatzen ez genuela jakin arren. Horren guztiaren ondorioz, aholkua jada ez da aholku, derrigorrezko baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.