mikel p ansa
HIZPIDEAK

Madril eskutik

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Ematen zuen Pedro Sanchezen gobernuak bazuela asmoren bat Gernikako Estatutuaren inguruan urrats argiak egiteko —auskalo eskumen guztiak emateko asmoa ote zuen, baina horretarako egutegi zehatz bat aurkeztu zuen behintzat, eta hori ere ez zuten egin haren aurrekoek—. Baina, pandemia batetik —edozertarako aitzakia bihurtu dena kasik—, eta ministroen kontseiluari eguna joan eta eguna etorri pilatzen zaizkion iskanbilak bestetik —beti dago estatutuko eskumenak baino presazkoagorik—, ezerezean urtu da egutegi hori. Berriro. Eta EAJ eta Eusko Jaurlaritza ez daude konforme, eta horrela ulertu behar dira atzoko kritikak: jadanik ez zaie aski urrirako aldirietako trenen eskumena agintzea.

Iñigo Urkullurentzat garaipen argia izango zatekeenfalta diren eskumenak araututa edo, gutxienez, bideratuta uztea legealdi honetan, eta 40 urtez ezinezkoa izan dena lortzea: Gernikako Estatutuaren lege organikoa betetzat jotzea. Baina honezkero zaila izango da; hamar hilabete baizik ez dira falta hauteskundeetarako Hegoaldean. Eta Espainiako Gobernua estu hartuko du EAJk datozen hilabeteetan, baina kontuz ere ibili beharko du aldi berean, Espainian hauteskundeak aurreratzeko ere ez dute askorik falta eta. Eta PSOEk ongi daki hori, eta ederki baliatzen du euskal alderdi eta instituzioekin: bat eman eta bi kendu, batzuetan nahita, eta besteetan utzikeriagatik. Baina tantoa, normalean, Madrilera. Eskutik hark jokatzen baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.