Irudia. Zisjordania

Israelek palestinarren etxeak eraitsi ditu

EFE.
2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Palestinako Aginte Nazionalaren (PAN) jurisdikziopean dagoen eremuan zeuden arren, Israelek palestinarren hainbat etxebizitza eraitsi zituen atzo, Zisjordanian, «arriskutsuak» zirela argudiatuta. Goizeko ordu txikietan, hainbat polizia eta militar palestinarren etxeetara joan ziren, eta handik ateratzeko agindua eman zieten; Auzitegi Gorenaren sententzia baten ondorio izan ziren eraisteak. «Gaur [atzo], hamabi eraikin eraitsi ditugu. Baimenik gabe eraiki zituzten», adierazi zuen atzo okupazioa kudeatzeaz arduratzen den erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.