inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Epaileen erabakien biktimak

2018ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Beste arlo batzuetakoak maiz hizpide izaten badira ere, makina bat dira badaezpadako kartzelaldiaren biktimak Euskal Herrian. Isilpekoak, gainera. Espainiako epaileek indarrean izan duten eredu juridiko zigortzailearen kaltetu zuzenak izan dira hamarkadetan herritar asko. Badaezpada ere, zigorra; gero, gerokoak oinarri zuen logika bidegabe horren azken kaltetuak izan dira Auzitegi Nazionalak 2015ean Segikoak izatea egotzita zigortu eta espetxeratu zituen zazpi gazteak. Defentsako abokatuen helegiteari arrazoi eman dio Auzitegi Konstituzionalak, eta legez kontrakotzat jo du erabaki hura. Auzitegi Gorenak ere asko gutxitu zuen zigorra, eta, orain, are eta urrutiago joan da Konstituzionala. Kontua da zazpi gazteek bi urte eta erdiko kartzelaldia egin zutela «legez kanpoko» prozedura horren ondorioz, eta, beraz, kaltea egina dagoela.

Galdera da eazergatik izan den sistematikoa badaezpadako zigorra euskal independentismoarekin lotutako kasuetan, eta ez, berriz, bestelakoetan. Hots, zergatik duten berme gehiago, esaterako, sanferminetan neska bat taldean bortxatu zuten bost gizonek. Gatazkaren osteko kontakizuna osatzeko, bidegabekeria horiek ere aintzat hartu beharko lirateke, minaren puzzle osoa osatu nahi bada, behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.