jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Marra sotilak eta amildegiak

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Nafarroako Lurralde Auzitegiak frogatutzat jo zituen egitateak behin eta berriro irakurrita, are ulertezinagoak dira bai orduan auzitegi horrek emandako epaia, bai orain Nafarroako Auzitegi Gorenak helegiteei erantzuteko eman duena. Biek bihurritu baitituzte legeak eta argudio juridikoak zuritzen saiatzeko 2016ko sanferminetako talde bortxaketan ez zela egon ez bortizkeriarik, ez larderiarik eta, funtsean, ezta sexu erasorik ere, sexu abusua baizik. Kontua da frogatutako egitateek gauza bat erakusten dutela, eta epaileek, bi alditan, beste bat gertatu zela erabaki dutela.

Sexu erasotzat hartzeko, legearen arabera, bortizkeria edota larderia, intimidazioa, baliatu behar da. Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, «marra sotil» bat baino ez dago larderiaren eta abantailakeriaren, nagusikeriaz aritzearen artean; amildegi bat dago, ordea, bataren eta bestearen kalifikazioetan, ondorioetan eta gizarteari zabaltzen zaion mezuan. Espainiako Auzitegi Gorenak esana du kasu batzuetan zaila dela bata eta bestea ezberdintzea.

Epaileek jada bitan erakutsi dute legeen eta argudio juridikoen marra sotilak bihurritu ditzaketela, justizia egin beharrean justiziarik ez egiteko. Epaileek jada bitan erakutsi dute amildegi bat dagoela haien eta herritar gehienen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.