mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Putinen diskrezioa

2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Family Guy marrazki bizidunetako telesailean Brian zakurrak beldurrak airean igaro zuen atal oso bat, Stewie haurtxoari zor bat ez ziola ordainduko erran, eta haren mendekua noiz etorriko ezin jakinean. Halaxe sentituko zen Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea 2015ean, Sirian Errusiako hegazkin militar bat bota eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak zer erantzun mota emanen ote zion esperoan. Estualdi ekonomiko eta diplomatiko gisa etorri zen mendekua orduko hartan, mingarria baina neurritsua. Ordutik, bi ahoko harreman bat garatu dute bi liderrek: sartu diren gerretan kontrako aldeak babestu dituzte, baina baita akordioak negoziatu ere.

Karabakh Garaiko gatazkan, ordea, deigarria egin da Erdogan zeinen nabarmen sartu den Errusiaren atzeko patioan. Mosku Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bitartekaritzara mugatu da gehienbat. Putinek lider hotz, gupidagabe eta arrunt bizkorraren ospea du. Vladimir Putinek ez du sekula galtzen. Horregatik, haren diskrezioa interpretatzeak buruhausteak eragin dizkie Mendebaldeko analistei. Armenian gustuko ez duen agintari bat arrastoan sartzeko baimendu dio Turkiari ekinaldi hori, non bukatuko den jakinda? Erdoganen gurari espantsionistek ahulune bat aurkitu al diote Errusiari? Edo, berriz ere, Putin burua hotz duela pentsatzen ari al da erantzunean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.