Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Txaloak baino gehiago, baliabideak

2021eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Maiz entzundako esaldia izan arren, ez dago sobran errepikatzea. «Txalo gutxiago, eta baliabide gehiago». Osasungintzan lan egiten duten askok errepikatu zuten esaldi hori konfinamendu gogorrenaren garaian, herritarrak 20:00etan leiho eta balkoietara ateratzen zirenean. Eskertzen zituzten txaloak, baina txaloek ez dute ezer konpontzen. Osakidetzako langileen egoera ez da berria, ez da pandemian sortutako arazo bat: aspaldikoak dira haien eskaerak. Pandemiak azaleratu eta azeleratu egin ditu. Gaur, Osakidetzako langileak grebara irten dira, euren eskubideak aldarrikatzeko; grebara, arlo horretan egin diren murrizketak salatzeko...

Gainezka daudela diote. Eta neke pandemikoa inork baldin badu, osasun arloko langileek dute: hori argi dago. Mediku eta erizain asko agertu dira hedabide eta sare sozialetan herritarren erantzukizuna eskatuz, COVID 19-aren kontrako neurriak bete ditzatela erregutuz, euren egoera jasanezina delako. Eta hor arrazoia dutela ukatu gabe, neke horretan eta egoera jasanezin horretan ardura nagusiak beste nonbait daude. Osasungintzan —beste hainbat arlo estrategikotan bezala— egiten diren murrizketek ondorioak dituzte, eta momentuan ez bada, agerian gelditzen dira epe motz edo behintzat ez oso luzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.