mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zer mahai?

2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Alde bakoitzak baditu bere argudioak, eta ez dago erraza arrazoia norena den argitzen. Junts per Catalunyak argudiatzen du ERCrekin gobernu akordioa egin zutenean hitzartu zutela Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko mahaian ez zutela zehaztu gobernuko ordezkariek egon behar zutenik. ERCk zehazten du gaurko bilera gobernuen artekoa dela eta, beraz, gobernuko ordezkariek soilik parte hartu beharko luketela. Gainera, Juntsek publiko egin ditu bere ordezkariak Pere Aragones Kataluniako presidentearekin hitzartu gabe, eta, nonbait, hitz eginak zirela ordezkaritzak adostua izan behar zuela. Honaino iritsita, ez dira ados jarriko. Nork bere egia.

Nabarmen daude, hala ere, bizpahiru kontu: bata, Juntsek presioa handitu nahi izan duela negoziazio mahaiaren gainean, Jordi Sanchez eta Jordi Turull preso ohiak negoziazio mahaira eraman nahi dituela iragarrita. Prozesuan batere konfiantzarik ez dute Puigdemontenek, eta kolpe bat emateko modua izan da. Bestea, Pedro Sanchezek ez duela batere gogorik argazki berean agertzeko bi preso ohi horiekin. Tartean, ERC, mahaia martxan jarri eta etekinen bat ateratzeko ahaleginean, hasi aurretik puskatu ez dadin saiatzen.

Eta airean galdera bat: Espainiako eta Kataluniako gobernuen mahaiak gatazka politikoa konpontzea ia ezinezko ikusten den garaiotan, egiazko negoziazio mahaiak ez ote lukeen izan behar independentista katalanen artekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.