mikel p ansa
HIZPIDEAK

Segurtasuna

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Ukrainako gerrak hankaz gora jarri du mundu erdia, eta oraindik ikusteko dago ondorioak noraino ailegatuko diren. Oraingoz, beste kontu batzuen artean, argi gelditzen ari da mundua etorkizun militaristago eta militarizatuago batera doala. Azkeneko sintoma: Finlandiak NATOko kide bihurtzea erabaki du. Errusiaren beldur da herrialdea, eta ez da harritzekoa, 1.340 kilometrotan mugakide duen auzoa inguruko herriak inbaditzen baldin badabil. Duela gutxi egindako inkesta baten arabera, lau finlandiarretik hiruk babesten dute NATOn sartzea. Europa guztiz gehienak bat egin du izu horrekin, eta Ukrainara armak bidaltzearen alde agertu dira agintari gehienak eta ez herritar gutxi. Garai txarrak bakezaleentzat.

NATOk pentsatzen du auzoak zirikatuz eta behartuz seguru egongo dela. Eta Errusiak pentsatzen du auzoak inbadituz lortuko duela segurtasuna. Gerrak probokatzen batzuk, eta inbasioak egiten besteak. Eta batek botatako gasolinari su ematen bestea: norbera seguru egoteko, ondokoa izutu. Politika bitxia, baina politika bera, funtsean, bandera diferenteekin.

Finlandia seguruago egongo da, edo ez, edo auskalo —ikusi egin behar Vladimir Putinen erreakzioa; nahikoa lan baditu beste gerra bat hasteko orain—, baina nahi zuenaren kontrakoa lortzen ari da Errusia, bai Ukrainan, bai auzoen artean. Eta, oraingoz behintzat, NATO ari zaio probetxurik handiena ateratzen Errusiaren inbasioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.