mikel p ansa
HIZPIDEAK

Oporretan

2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
COVID-19arenbigarren olatua iritsi dela baieztatu duenean, aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak herritarrei eskatu die—berriro— arretaz eta erantzukizunez jokatzeko. Ez du esan, baina aditzera eman du herritarrak erlaxatu egin direla, eskatu baitie harreman sozialak mugatzeko. Baina ez dira herritarrak erlaxatu diren bakarrak, eta ezin zaio erantzukizuna beti alde berari eman. Eta ez dira herritarrak autokritika egin beharko luketen bakarrak, administrazioa ere erlaxatu egin baita.

Ezagutzen da Portugalen zenbat jenderi ari diren jarraipena egiten positibo emandako norbaiten kontaktu estua izateagatik: 37.729 dira. Ezagutzen da Portugalen zenbat diren, baina hemen ez. Nafarroako Gobernua da datu hori tarteka ematen duen bakarra; azkena, aste honetan, esan du 4.000 inguru pertsona daudela bakartuta etxean. Datu hori oinarritzat hartuta, gutxienez 13.000 izan beharko lukete Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baina auskalo. Uda hasi denetik, administrazioek erlaxatu egin dute pandemiaren datuen jarraipena, nahiz eta egoeraren berri jakiteko datu hori ere bildu beharrekoa zuten, adibidez. Asteburuan ez du daturik ematen Jaurlaritzak. Nafarroako Gobernuak, berriz, uztailaren 1ean utzi zion pandemiaren datu serieak eguneratzeari. Hasieratik falta da gardentasuna datuen kudeaketan; instituzioek errezeloz hartu dituzte herritarren eta kazetarien galderak. Baina horrelako egoera bati ezin zaio horrela erantzun. Errezeloak errezeloa ereiten du. Eta erlaxazioak, erlaxazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.