Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Konplexurik gabe

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Egun gogorrak dira Pedro Sanchez Espainiako presidentearentzat. Egun gogorra izango du bihar, Espainiako hiru eskuinak elkartuko baitira Madrilgo Kolon plazako banderaren azpian, presidenteak aberriari traizio egin diola salatzeko. Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketa bideratzeko kontalariaren figura aipatze hutsak sortu du eskuinak behar zuen txinparta, eta Sanchezek atzera egin du, biharkoak gai- nezka egin ez dezan, baina baita alderdi sozialistaren barruan sutan daudelako ere: Emiliano Garcia Page Gaztela-Mantxako eta Javier Lamban Aragoiko presidenteak atera dira beldurra astintzera—udal eta erkidegoetako bozak buruan—, duela bi urte Sanchez jokalekutik ateratzen saiatu ziren horiexek, eta Felipe Gonzalez eta Alfonso Guerra politikari hilezkorrek ordena jarri dute. Hor bukatu da katalanekiko elkarrizketa, hobe delako aurrekontuak ez ateratzea datozen bozetan alderdia hustea baino.

Moncloak Generalitateari egotzi dio elkarrizketarako zubiak haustea, betikoa eskaini arren: denaz hitz egiteko aukera —Konstituzioaren barruan—. Hori ere, ordea, gehiegi da hitz egiteko tradiziorik ez dutenentzat. Bihar erakutsiko dute, konplexurik gabe, Espainian nork agintzen duen. Eta oraindik ez da hasi independentista katalanen kontrako epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.