jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Mataza

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Pedro Sanchezek aurreratu egingo ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Apirilera edo maiatzera, ziurrenik. Hauteskunde horiei begirako panorama oso nahasia da. Duela hilabete batzuetako egoera ikusita, PSOEk ez ditu oso emaitza txarrak espero, baina lagun kuadrilla zabala beharko du boterean jarraitzeko. Ultraeskuinaren garaipenari zaion beldurra baliatuko du botoak arrantzatzeko. Emaitza txarrak izanez gero, Sanchezek hainbat alderdikide ditu zain paretik kendu, esperimentuak baztertu eta, estatu arrazoiak direla medio, Ciudadanosekin eta baita PPrekin ere, zerbait hitzartzen saiatzeko. PPk, Ciudadanosek eta Voxek kanpainan egurra emango diote elkarri, leku berdintsuetan egin beharko baitute arrantza, baina bozen ondoren, gehiengoa lortzen badute, hiru oilarrek negoziatuko dute gobernua. Podemos, ezkerreko erreferentzia nagusia izateko aukera paregabea duenean, barne gatazkek eta kontraesanek higatua dago. Kataluniako independentziaren aldeko alderdiak, epaiketak elkartuta ere, zatituta daude. Planteatu beharko lukete Madrilera hautagaitza eta ahots bateratu bat eramatea. EH Bilduk kontrapuntua izaten jarraitu nahiko du, Madrilgo belarrientzat egia deserosoak esaten, batzuetan eraginkorrak baino gehiago, efektistak izaten. Eta EAJ? Ohiko emaitzak lortuta, zain geratuko da, haren botoak beharrezkoak badira, alde batekoekin zein bestekoekin negoziatzeko prest egongo delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.