inaki petxarroman
HIZPIDEAK

EAJ eta PDeCAT

2019ko martxoaren 22a
00:00
Entzun

EAJ eta PDeCAT ez dira elkarrekin joango Europako Parlamentuko bozetara. Alde horretatik, ezusteko handirik ez. Izan ere, Iñigo Urkulluk eta Carles Puigdemontek elkarrekiko daukaten urruntasuna baino adierazgarriagoa da, kasik, joan den astean Josep Antoni Duran i Llleida Unioko buruak elkarrizketa batean adierazi zuena: hots, EAJ duela alderdi eredugarritzat. Jakinekoa da Duran i Lleidak urrezko aroa bizi izan zuela Katalunian autonomismoa indarrean egon zen garaian, eta maldan behera jausi zela independentismoa indartzen hasi zenetik.

Agerikoa da EAJk nahi zuela bozetara PDeCatekin batera aurkeztu. Horrek bakarrik berma ziezaiokeen egungo ordezkariari matematikoki eustea. Oztopoa izan da, beraz, Carles Puigdemont hautagai izendatzea. Izan ere, hura da Kataluniako prozesu subiranistaren ikurra. Hau da, adostutako autodeterminazio prozesu bat babestu nahi ez duten Espainiako botereei alde bakarreko bide batekin erantzuteko ausardia izan duen buruzagia. Autonomismoa berritu eta aldebiko itun batekin amesten duen EAJrentzat urrunegi joan dira subiranista katalanak. Madrilek espetxe eskumena noiz emango dion zain dago Urkullu. Alderdikide eta gobernukideei espetxeko atea noiz irekiko zain, berriz, Puigdemont. Distantzia handiegia dago bien artean, baita Bruselara eskutik helduta joateko ere.

EAJ eta PDeCAT ez dira batera aurkeztuko, «elkarlanari» eutsi arren

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.