inaki petxarroman
HIZPIDEAK

'Egin zaitez ertzain'

2021eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Pandemiaren hirugarren olatuaren erdian tokatu da Ertzaintzan sartzeko 700 lanpostuen sustatze kanpaina. Egin zaitez ertzain leloak bete ditu telebista eta irratietako minutu ugari, eta gutxi izango dira oraindik horren berri izan ez duten herritarrak.

Alabaina, kanpainagatik ez ezik, azken asteotan izandako zenbait liskarretan eduki duten esku hartzeagatik ere nabarmendu dira ertzainak. Esate baterako, Donostiako Parte Zaharrean «jotzeko egingo dugu tiro» hartatik matrailezurra hautsita irten den gaztearen irudiak han eta hemen agertu dira, sare sozialetan zein hedabidetan. Polizien jokabidea lehia politikoaren arma gisa ere erabili dute, eta EAJko Andoni Ortuzarren «mozkorra borroka» ateraldi hori adibide bat besterik ez da.

Herenegun sudurra hautsi zion ertzain batek borra kolpez CCOOko ordezkari bati Barakaldon bere lanpostuen galeragatik protestan ari ziren ITP Aero Castingseko langileen elkarretaratze batean. Poliziek debekatua daukate borraz buruan jotzea, eta Ertzaintzak ikerketa bat agindu du horri buruz. Agian zigorren bat ere jarriko diote agenteari. Baina halakoak sarri eta justifikazio behar handirik gabe egin izan dituen polizia eredu baten ondorioa ere bada gertatutakoa, eta hori ez da zigor bakan batekin konpontzen, ezta marketin kanpainarik onenarekin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.