mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Legea betetzeaz

2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Nafarroako Arartekoak bat egin du Administrazioan Euskaraz taldeak euskaldunen hizkuntz eskubideen urraketez aurkeztutako kexa batekin. Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari eskatu dio «herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea bermatzeko neurriak har ditzala», eta bi hilabeteko epea eman dio eskakizuna beteko duen ala ez erantzuteko. Administrazioan Euskaraz-ek azaldu du hogei lanpostu daudela Zangozako mankomunitateko lantaldean, eta bakar bat ere ez dela elebiduna.

Arartekoak Euskararen Legea oroitarazi dio mankomunitateari; alegia, hizkuntz eremu mistoan dagoela, eta eskualdeko euskaldunek administrazioarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bete behar duela.

Euskararen Legeak ezarri zuen zonifikazioa Nafarroa Garaian, euskaldunen hizkuntz eskubideak eremuen arabera sailkatzen dituen araua. Euskaltzaleek betidanik bidegabetzat jo dute, baina 1986tik ukiezin mantendu da. Bidegabekeria handitu egiten da, gainera, onartuta eta araututa dauden minimoak ere betetzen ez direnean. Nafarroa Garaiko instituzioek eta boterea monopolizatu izan duten indarrek Euskararen Legea herrialdearen egonkortasunaren ezinbertzeko baldintzatzat aurkeztu ohi dute, legeak berak ezarritakoa urratzea hamarkada hauetan guztietan ohiko praktika bihurtu duten bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.