mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Bigarren mailakoak

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Epaile bat eta euskara. Berriz ere. Ia ez da aste bat pasatzen bi izen horiek berriren baten protagonista izan gabe. Oraingoan, Gasteizko erregistro zibileko epaile batek ez die utzi guraso batzuei alabari Hazia izena ematen. Espainiako legediaren arabera, epaile batek ahalmena du izen bat debekatzeko, jaioberriaren duintasunaren aurkakoa izan badaiteke. Haziaren kasuan hori gertatzen dela erabaki du epaileak, eta eman duen argudioa nekez babes lezake euskaraz dakienak: haziak semen edo esperma adiera duela, eta euskaraz «ohikoena sexu adiera» denez, ez dela onargarria haurrari izen hori ematea. Epailearen soluzioa? Latinezkotzat daukan izen bat inposatzea (Zia).

Ez da lehenbiziko aldia epaile batek euskararen inguruko argudio sasifilologikoak erabiltzen dituela epai bat justifikatzeko: Gasteizen bertan, administrazio auzietarako batek arrazoia eman zion hizkuntza eskakizunak ez betetzeagatik kaleratutako bitarteko funtzionario ohi bati, euskara «zaila» dela argudiatuta. Epai horiek, zentzurik gabeko xelebrekeriak ematen badute ere, egiaztatzen dutena da justizia estamentua espainiera hiztunentzat pentsatuta dagoela, eta euskalduna bertzea bezala tratatzen duela, kolektibo minoritario eta ezezagun baten gisa. Eta horren ondorioa da herritarrei erabakiak inposatzeko ahalmena duten funtzionarioek bigarren mailakotzat hartzea euskaldunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.