Jokoetan hirugarren domina eskuratu du Alexandre Leautek

Iñaki Fernandez Guridi.
2021eko irailaren 1a
00:00
Entzun
Alexandre Leauteren jarduna emankorra izaten ari da Tokioko Paralinpiar Jokoetan. Hirugarren denbora egin zuen, atzo, errepideko txirrindularitzako C2 mailan, eta brontzezko domina gehitu dio bere palmaresari. Darren Hicks australiarrak irabazi zuen proba, eta bigarren sailkatua Ewould Vromant (Belgika) izan zen.

Atzoko brontzeaz gain, urrezko eta zilarrezko dominak ere eskuratu ditu Ahurtin (Lapurdi) bizi den txirrindulariak. Denbora onena ezarri zuen pistako C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkakoan, joan den ostegunean, eta, hurrengo egunean, bigarren egin zuen pistako 1.000 metroko erlojupekoan. Eduardo Santasek ere ez zuen proba esku hutsik amaitu errepideko C3 mailan. Domina lortzeko oso urrun gelditu ez baldin bazen ere, diplomarekin konformatu behar izan zuen: bosgarren izan zen.

Igeriketan, berriz, dominarik ez zuten eskuratu Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek, baina bai diploma. Zudaire brontzea eskuratzetik pauso batera gelditu zen, laugarren izan baitzen 400 metroko estilo librean. Llopisek, berriz, bigarren diploma lortu zuen aurtengo jokoetan: hau ere 400 metroko estilo librean. Mahai tenisean ere diploma lortu zuen Iker Sastrek, Hego Korearen aurka galdu eta gero final-laurdenetan.

Saskibaloian, Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire ez dira finalerdietan izango, Alemaniaren aurka galdu eta gero (57-33). Dominaren lehiatik kanpo gelditu arren, diploma ziurtatu dute.AEBen aurka jokatuko dute zazpigarren postua lortzeko bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.