jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

B aldea

2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Hormarik gabeko kartzela batean bizi dela dio duela zortzi urte sorterritik, Afrikako herrialde batetik, jazarpen etnikoagatik ihes egin eta duela bi urtetik Euskal Herrian 9 urteko alabarekin bizi den emakumeak. Senarra eta gainerako seme-alabak ere sorterritik ihes eginda daude, baina Afrikako beste herrialde batean bizi dira. Bitan zatitutako familia bat, kirioak airean bizitzen, sorterriko gobernuaren errepresioaren beldur, bizitza normalizatu ezinik. Eta emakumeak dionez, haren ametsa ez da Euskal Herrian bizitzea, sorterrira bueltatzea baizik, hori bai, beldurrik gabe bizitzeko baldintzak daudenean.

Espainiako Gobernuak errefuxiatu estatusa ukatu dio emakumeari. Paperik gabe geratu da. Lanik gabe ere bai, orain arte lanean aritu bada ere, Espainiako Gobernuaren erabakiak lan egiteko baimenik gabe utzi duelako. Eta etxe bat alokatu ezinik. Eta pasaportea iraungita. Ezin du, jakina, ihes egin duen herrialdeko enbaxada batera joan pasaportea berritzera. Eta sistemak ez dio beste irtenbiderik eskaintzen, legez jasota badauden arren. Helegitea jartzea da aukera bakarra, oraingoz.

Eta kasu hori ez da salbuespena. Herrialde batean errotzen hasi eta ikusezintasunera bidaltzea, gizarteko eta sistemako ezlekuetara, ezkutatu beharrera, ia ezkutuko bizimodu batera, ezkutuko ekonomiara... Funtsean, gizartearen B aldera. Gizartearen A aldeak badaki, eta gerta dadin uzten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.