martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Frantziako balioak

2021eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Zatiketa arrisku handirik ez daukan egoera batean dago Frantzia, hexagonoan dauden nazioetatik bakar batean ere ez dagoelako independentzia arriskurik. Seguruena, Ipar Euskal Herrian edukiko du indar gehiena abertzaletasunak, eta badakigu oraindik zer ehunekotan dagoen. Zergatik dauka orduan Frantziako Gobernuak halako gogoa «separatismoaren aurkako» lege bat bultzatzeko. Lege horrek gainditu du Asanblearen bozketa, eta hilabete barru hasiko dira eztabaidatzen Senatuan.

Separatismo hitzaren adiera berri batean oinarritzen da lege hori; izan ere, orain arteko politika hiztegietan separatismoa estatu batetik irteteko egitasmoa da, adostuta edo ez estatuko agintariekin: Quebec, Eskozia, Katalunia, Kosovo, Montenegro, Kaledonia Berria... Lege honekin nagusiki «Errepublikaren printzipioak» zaindu nahi ditu Parisek, baina zehaztu gabe zeintzuk diren printzipio horiek. Bide batez galdetuta, noizko printzipioak? Duela mende batekoak? Koloniak zeuzkaten garaikoak? Azken urteotan borroken bidez lortutako eskubideen printzipioak? Iduriko luke lege horren benetako helburua dela lehendik nahiko sistema zentralizatua daukan Frantziak ateak ixtea gerta litekeen erroko edozein aldaketaren aurrean. Oso hitz larriak eta susmagarriak erabili ditu Gerald Darmanin Barne ministroak: gaixotasuna, botika...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.