inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Ayusoren errezeta

2022ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Aztoratuta daude Espainiako Madrilgo erkidegoko osasun publikoko langileak. Baliabideen «odolusteak» grebara eraman ditu, azaroaren 21az geroztik. Atzo ere grebak eta mobilizazioak egin zituzten, Isabel Diaz Ayuso presidente eskuindarra osasun zentroak ixten ari dela salatzeko. Greba uste baino gehiago luzatzen ari da, PPren gobernuak ez baitu ahaleginik ere egin grebalariekin harremanetan jartzeko. Baina eusteko prest daude, susmatzen baitute jokoan dagoena ez dela euren lana, baizik eta osasun publikoaren etorkizuna. Dagoeneko lehen arreta zainketa intentsiboetako unitatean dagoela uste dute.

Maiz aipatzen da Ayusoren eredua Euskal Herrian ere. Liberala, PPren eskuin hegaleko ikurra, ustelkeriak mela-mela eginda utzi duen Madrilgo PPren hamaikagarren bertsio zaharberritua. Urrun dagoela dirudi, baina Osakidetzan ere bide berean jotzen ari direla susmatzen dute gero eta eragile gehiagok. Donostiako ospitaleko medikuburuekin piztu den gatazka icebergaren gailurra delako sentsazioa dute askok, eta lehengo asteburuan hainbat herritan izandako mobilizazio jendetsuak horren erakusle dira. Bihar sindikatuek deitutako protestak daude Osakidetzako lan zentro guztietan, osasun sistema «desegiten» ari direla salatzeko. Ayusoren errezeta horren urrun dagoen zalantza gero eta gehiagok dute hemen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.