mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zaharrenean

2020ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Zorroztasun sistematiko berarekin jarraitzen du koronabirusak, uda izanagatik. Abuztuaren hasieran detektatu zituzten bigarren olatuko zahar etxeetako aurreneko kutsatuak, eta bi aste geroago etorri dira aurreneko heriotzak. Bost egoiliar hil dira joan den larunbatetik; horietatik lau, Bizkaian. Tuterako zaharren egoitza batean ere agerraldi bat dute; bi aste barru ikusten hasiko dira ondorioak. Beharbada ez dira lehen olatukoak bezain ilunak izango. Zer edo zer aldatu da zaharren etxeetan. Batez ere, orain gaitza doi bat gehiago ezagutzen delako, protokoloak argiago daudelako, babes materialak martxoan baino ugariagoak direlako, eta susmorik txikiena agertu orduko birusa detektatzeko testak orduan baino azkarrago egiten direlako. Egoera larrienean dauden egoiliarrak artatzeko zentro batzuk ere prest daude; lehen olatuan harian-harian atondu behar izan ziren. Ez dago orduko inprobisaziorik orain, beraz.

Baina zaharren etxeak ezin dira blindatu. Gaitza kalean zabaltzen den heinean, egoitzetara ere sartuko da. Zahar egoitzetan dauden gabezia ugariak —besteak beste, unitate mediko-geriatrikoak bilakatu direla, ez dagoelako horrelako beste zerbitzurik— agerian utzi zituen pandemiak udaberrian. Gabezia horiek ez dira desagertu, protokolo eta prestaketa guztiak birusari eusteko planteatu direlako, eta ez zaintza sistema iraultzeko edo birusari aurrea hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.